Orioko piano-ikasleek XV. Andoaingo Piano Jaialdian parte hartuko dute asteburuan

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2020ko ots. 6a, 08:22

Otsailaren 8 eta 9an, larunbata eta igandea, Andoaingo Bastero Kulturgunean egingo da XV. Andoaingo Piano Jaialdia.

Otsailaren 7an, ostiralean, irekiera kontzertua

Andoaingo piano-jaialdia otsailaren 7an, ostiralean, 19:15ean hasiko da, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Kontzertu honetan, Francisco Escudero Kontserbatorio Profesionaleko orkestra sinfonikoarekin batera, Ane Blázquez-ek, Alec Rowley-ren "Miniature  kontzertua piano eta orkestrarentzat" joko du. Blázquez, Danbolin Musika Eskolako ikaslea izateaz gain, Donostiako Francisco Escudero Kontserbatorioko ikaslea ere bada.

Otsailaren 8 eta 9an, larunbata eta igandea, Andoaingo Bastero Kulturgunean, egingo da piano-jaialdia. Urtero bezala, Orioko Danbolin Musika Eskolan ikasten duten piano-ikasleek parte hartuko dute bertan, ondorengo konpositoreen obrak joaz: K. Costley, L. Streabborg, J. F. Burgmuller, B. Bartok, A. Unzu, A. Arensky, A. Collins, M. Tchaikovsky, J. Brahms.

Bi egunetan 9:30etik 20:00etara, pianojoleak jo eta ke arituko dira. Horien artean, Danbolin Musika Eskolako 16 ikasle izango dira, 8 eta 15 urte bitartekoak. Bi modalitatean parte hartuko dute: piano-bakarlaria eta pianoa lau eskutara.

Otsailaren 8an, larunbatean, ikasle hauek joko dute:

- Pianoa lau eskutara, A mailan. 11:15etik 12:15era, auditorian hiru bikotek parte hartuko dute: Nora Ruiz Areizaga eta Arrate Igartua Viso, Irati Chinchurreta Goikoetxea eta Julen Lekuona Campos, Paul Sarasua Ijurra eta Oier Iruretagoiena Iribar.
- Piano bakarlaria, B mailan. 16:30etik 17:15era, auditorioan, Itxaso Ayerbe Cisneros eta Ane Blázquez Barrajón.
- Piano-bakarlaria, B mailan. 17:30etik 18:15era, auditorioan, Uxue Etxeberria Ercilla.

Otsailaren 9an, larunbatean, ikasle hauek joko dute:

- Pianoa lau eskutara, B mailan. 9:30etik 10:15era, auditorioan, Martin eta Iñaki Daly Brazo.
- Pianoa lau eskutara, B mailan. 10:30etik 11:15era, auditorioan, Maddi Etxeberria Ercilla eta Uxue Aginalde De la Cruz.
- Piano-bakarlaria, B mailan. 10:30etik 11:15era, ekitaldi aretoan, Sara Loidi Romero.
- Pianoa lau eskutara, C mailan. 15:30etik 16:15era, Ane eta Maddi Orzaiz Vega.

Jaialdian giro polita

Antolatzaileen nahia partaideentzat eta berekin batera hurbiltzen diren guztientzat gozotasun giroa lortzea da, eta normalak diren urduritasun guztien gainetik, jai giro polita sortzea. Ekitaldiaren bukaeran, igandean, amaierako kontzertua izango da, eta bertan aipamen bereziak jasotzen dituzten ikasleek parte hartuko dute. Danbolin Musika Eskolako ikasle guztiei eta Audra Almanaityte irakasleari zorte ona opa diegu. Gonbidatuta zaudete guztiok musikaz gozatzera.

Informazio zabalagoa daukazue: http://www.andoaingopianojaialdia.eus



KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!