Dantza emanaldia eskainiko dute Danbolin Musika Eskolako ikasleek

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2020ko ots. 14a, 08:46

Otsailaren 15ean, larunbatean, 17:00etan izango da dantza emanaldia, Karela kiroldegian.

Urtero bezala, larunbatean, Danbolin Musika Eskolako ikasleek dantza emanaldia eskainiko dute Karela kiroldegian, 17:00etan

Bi saio izango ditu emanaldia: lehenengoan tailerreko ikasleek egingo dute dantza, eta bigarrengoan ikasle helduagoek.

Lehenengoan, Elena Errasti, Amaia Gutierrez eta Ander Errasti irakasleekin ikasten ibili diren, 4 urtetik 6 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute. Dantzatuko dituzte: Octopus´s garden, OB-LA-DI OB-LA-DA, Birthdy eta All together day.

Bigarren saioan, Ander Errasti irakaslearekin ikasten ibili diren, 7 urtetik 15 urte bitarteko ikasleek parte hartuko dute eta dantza hauek egingo dituzte: Ikusi mendizaleak, Arratiako Arin Arina, Agurra, Launako, Buruz behera koreografia, Alpargata, Beste behin koreografia, Arin-Arina, Axuri beltza eta Aukera berriak koreografia.


KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!