Asteartean irekiko da Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko epea

Erabiltzailearen aurpegia Danbolin Musika Eskola 2020ko abu. 27a, 18:23
Irailaren 1etik 8ra bitartean izango da matrikulatzeko aukera.
Irailaren 1ean irekiko da epea, Danbolin Musika Eskolan matrikulatzeko 2020-21 ikasturterako.

Ikasturtea irailaren 10ean, ostegunean hasiko da eta ikasketa hauek egin daitezke:

1. maila (4, 5 eta 6 urtekoak)
  • Tailerra: 1, 2 eta 3. kurtsoak.

2. maila (7 urtetik aurrera)
  • Musika-mintzaira: 0, 1, 2, 3 eta 4. kurtsoak.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, gitarra klasikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Oharra: instrumentuko plazak mugatuta daude.

3. maila (12 urtetik aurrera)
  • Ikasketa osagarriak: musika espezializatua.
  • Euskal dantza eta instrumentu hauek: txistua, klarinetea, saxofoia, flauta, trikitixa, tronpeta, biolina, kantua, gitarra klasikoa, gitarra elektrikoa, eskusoinua, pianoa, perkusioa, panderoa eta biolontxeloa.

Matrikulazioa
Irailaren 1etik 8ra
bitartean egongo da zabalik izena emateko epea, 10:00etatik 14:00etara eta 14:30etatik 19:00etara.

Informazio gehiago
Izena emateko edo informazio gehiago jasotzeko, jo Musika Eskolara (943 833 727 telefonoa).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!