Zabalik da Orioko Euskaltegian izen emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Karkara 2018ko ira. 3a, 15:11
Orioko AEK Euskaltegia

Gaurtik aurrera, euskaltegiko bulegoa irekita izango da euskara ikasi nahi duen ororentzat.

Orioko AEK Euskaltegiak gaur abiatu du ikasturte berria, eta 2018-2019 ikasturtean zehar euskaraz ikasi nahi dutenek izena emateko epea zabalik dutela jakinarazi dute. Euskaltegiko bulegoa irekita izango da astelehen eta asteazken arratsaldeetan (17:00-20:00) eta astearte eta ostegun goizetan (8:30-13:30).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!