Maiatz bukaeran portu aldera joko dugu!

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Aek 2018ko mai. 15a, 10:57
Askotan esan dugun bezala, gustatzen zaigu ikasleak ikasgelatik atera eta herritarrak ezagutzea. Eta beraiei, zeresanik ez!
Maiatz bukaeran, ikasleekin batera, portura hurbilduko gara eta arrantzaleen nahiz saregileen lanaren berri izango dugu.
Horretaz aparte, Mintzalagun ekimenak orientazio-ikastaroa antolatu du Pagoetan, ekainaren 3an. Ea hara ere talde majoa joaten garen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!