Bada lekurik euskaltegiko aurrez aurreko taldeetan

Erabiltzailearen aurpegia

Irailaren 2an hasi ginen matrikulazio-kanpainan eta, epea ixteko hiru lanegun falta diren honetan, aurrez aurreko taldeak osatzea espero dugu.

Jende asko hurbildu zaigu dagoeneko euskaltegira eta, azken urteetan bezala, autoikaskuntzak sekulako arrakasta izan du. Kontrara, ordea, aurrez aurreko taldeak osatu gabe daude, beraz, euskara ikasteko interesa duenik ezagutuz gero, oraintxe du aukera bikaina! Izan ere, datorren asteazken arte, hilak 25, badago astirik.
Orioko AEK euskaltegian, giro onean irakasten dugu euskara, ikasleak, gelatik kanpo ere, euskaraz bizi daitezen. Helburu hori buruan, une honetan, 0tik hasi nahi duen jendea gogotsu dugu euskaraz zipriztintzeko, bai goizetako eskoletan (9:30-11:30), bai arratsaldekoetan ere (ordua zehazteke). Bigarren urtea egin nahi dutenek ere, esperientzia errepikatu eta maila hobetu nahi dute, bai goizekoek (ordua zehazteke), bai arratsaldekoek ere (19:00-21:00). Azkenik, B2 edo C1 titulua euskaltegian bertan, elkarlanean, lortu nahi dutenak ere baditugu, eta 18:30etik 20:30era etorriko dira.
Horixe eman du matrikulazioak oraingoz. Anima zaitezte euskara ikastera eta hauts ditzagun markak!

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!