Udalbatzarrak 2015-2019

Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, irailak 27

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko ira. 26a, 08:03

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Ondoko gaiak aztertuko dira:

1. Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren akta honen zirriborroa:2016ko uztailaren 26ko ohiko bilkurakoa.

2. Dagozkion erabakiak hartzea, egoki bada, Orioko udal langileek 2014ko ordainsarietan kobratutako %1eko igoeraren diru-kopurua (guztira 20.273 euro) udal diruzaintzari itzultzeari buruz.

3. Onartzea, egoki bada, Orioko udal langileen ordainsariak igotzea 2016an.

4. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko kale-garbiketa zerbitzuaren kontratazioa.

5. Adjudikatzea, egoki bada, Orioko hiri hondakin solidoen bilketa eta garraio zerbitzuaren kontratazioa.

6. Onartzea, egoki bada, EH Bildu eta PSE-EE-PSOE talde politikoek aurkeztutako mozioa, kaleratzeen, pobreziaren eta desberdintasunaren kontrako neurriak hartzeari buruz.

7. Onartzea, egoki bada, EAJ, EH Bildu, Orain eta PSE-EE-PSOE talde politikoek aurkeztutako mozioa, 1936ko uztailaren 18an hasitako Espainiako gerra zibilean frankisten errepresioaren biktima izandako oriotarren oroimenez.

8. Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!