Ibai Marin abeslariak kontzertua emango du kultur etxean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko aza. 7a, 11:23

Ibai Marin oiartzuarrak kontzertua emango du Orioko kultur etxean azaroaren 11n, ostiralarekin, 22:30ean hasita.

Ibai Marin orain dela urtebete inguru etorri zen Oriora bizitzera eta Bikamiotako KTA eraikinean entseatzen du, herriko beste taldeek bezala. Hira taldean ibili da orain arte, baina bidea egiten hasi da bakarlari gisa. Hira taldea erreferente bat izan da Euskal Herriko heavy metalmusikan. 1998an sortu zen eta bost disko grabatu zituen. Taldea iaztik geldituta dago eta Ibai Marin bere kasa ari da orain han eta hemen kontzertu batzuk ematen eta, bakarlari moduan, disko bat prestatzen. Lehenbiziko aldia da Orioko kultur etxean jotzen duela.

Gonbitak dagoeneko eskura daitezke

Ibai Marinen emanaldia doan izango da; baina, aretoaren aforoa mugatuta dagoenez, aldez aurretik hartu behar dira gonbitak. Udalak 120 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan.

Kontzertua Euskaraz bizi-bizi programaren barruan antolatu du Udalak. 

 
 
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!