Lapurrak sartu dira KTAn eta Eguneko Zentroan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko aza. 7a, 19:12

Azaroaren 6ko gauean Eguneko Zentroan lapurrak sartu eta telebista bat eraman dute

Azaroaren 6ko gauean lapurrak sartu dira berriz Orioko Eguneko Zentroan. Sarrera bortxatu eta telebista bat lapurtu dute.

Aurreko asteburuan ere lapurrak sartu ziren gauez bai Eguneko Zentroko ile-apaindegian eta bai KTA eraikinean –Kosta tailerra izenez ezagutzen dena–. Eguneko Zentroan kalte txikiak eragin zituzten eta kafe-makinako txanpon batzuk lapurtu; baina KTA eraikinean txikizio handia egin zuten, 9 ate bortxatu zituzten-eta. Eramateko moduko ezer ez zuten aurkitu; baina Udalak hiru ate osorik aldatu beharko ditu eta gainontzekoak konpondu.

Laguntzeko deia herritarrei

Udalak dei egiten die herritarrei, laguntzeko. Norbaitek jende-mugimendu arraroren bat sumatzen badu, ondo dator udaltzainei –943 830 028– edota Ertzainari –943 538 900– deitzea, ingurua arreta gehiagoz zaindu dezaten.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!