Herriko lorategietatik kendutako loreak banatuko ditu Udalak herritarren artean

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko aza. 23a, 06:58

Loreen banaketa egingo du Udalak azaroaren 23an, 10:00etatik 11:00etara. 

Egun hauetan herriko lorategietako loreak kentzen ari da Udala, denboraldiko aldaketa egiteko. Alegia, orain daudenak kendu eta berriak jartzeko. Urbaser enpresako langileak ari dira lan horretan.

Kendutako loreak herritarren artean doan banatzea erabaki du Udalak aurten lehen aldiz, eta banaketa azaroaren 23an egingo da, asteazkenarekin, 10:00etatik 11:00etara, Xixario jatetxearen aurreko zabalgunean. Lore horietako batzuk jasotzeko interesa duten herritarrek bertara azaldu besterik ez dute eta doan emango dizkiete.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!