Itxaspeko bidea irekita berriro

Abenduaren 16an, ostiralean, bukatu zituzten lanak eta bidea irekita dago berriz

Pasa den ostiralean, abenduaren 16an, bukatu zituzten Itxaspe bideko lanak. Mendi-hegaletik harriak ez erortzeko lanak egin dira.

Obrak 20.000€ inguruko kostua izan du, aurreikusitakoa baino gehiago, mendi-hegalari eusteko metalezko sarearen zabalera sei metrotik zortzi metro eta erdira zabaldu delako. Lana bukatzeko, 4 aste behar izan dira.

Behin lanak bukatuta, bidea irekita geratu da berriz oinezkoentzat.