Arozenako aparkalekua handitzen ari da Udala

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2016ko abe. 21a, 06:50

Udala hasi da Arozenako aparkaleku disuasorioa handitzen, aurten eraitsitako kuartel zaharreko orubea aprobetxatuz. Aparkaleku horrek behin-behineko izaera izango du eta irekita izango da Dikeko eremua garatzen ez den bitartean

Eremuaren segurtasuna hobetzeko, ibai aldeko sastrakak kendu egingo dira eta argiteria hobetu egingo da. Horrez gain, N-634 errepideko sarbidea hobetu egingo da, arrapala egokituz. Behin obra bukatuta, 40 auto gehiago sartuko dira aparkalekuan.

Argazkian ikusten den bezala, lanak dagoeneko hasita daude eta aste honetan bukatuko dira.

Lanen kostua 15.000 euro ingurukoa izango da.

Ostegunean itxita izango da aparkalekua

Ostegun honetan, abenduak 22, arrapala egokitzeko lanak egingo dira eta, ondorioz, ezin izango da aparkalekua erabili, akzesoa itxita izango delako. Beraz, ostegun goizean lanak hasten direnerako ibilgailuz libre utzi behar da aparkalekua.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!