Ate irekietako eguna izango da haurreskolan datorren astelehenean, urtarrileko matrikulazio-aldiaren barruan

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko urt. 4a, 11:30

Datorren urtarrilaren 9an, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak

Datorren urtarrilaren 9an, astelehenarekin, ateak irekiko ditu Maria Maestra haurreskolak, barrutik ezagutu nahi dutenek aukera izan dezaten instalazioak ikusteko, hezitzaileekin hitz egiteko eta, oro har, informazioa jasotzeko. Bisita-ordua arratsaldez izango da, 17:00etatik 18:00etara.

Izena emateko epea urtarrilaren 9tik 13ra, biak barne

Haurreskolan matrikulatzeko epea datorren urtarrilaren 9n zabalduko da eta irekita egongo da urtarrilaren 13a arte.

Matrikulatzeko, haurrak jaiota izan behar du. Orain matrikulatzen diren haurrak martxotik aurrera hasiko dira haurreskolan.

Plaza hutsak

Momentu honetan haurreskolak baditu plaza libreak, bai 0-1 bitarteko haurrentzat (10 plaza daude libre) eta bai 1-2 bitartekoentzat (4 plaza daude libre).

Informazio gehiago

Matrikula egiteko edota zalantzak argitzeko, Haurreskolara jo behar da, ondoko ordutegi honen barruan: goizez, 10:00-11:00, eta arratsaldez, 13:00-15:00. Telefonoz ere egin daiteke kontsulta, zenbaki honetara deituta: 943 890625; edo helbide elektroniko honetara idatzita:

mariamaestra.orio@haurreskolak.eus.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!