Udalbatzarrak ohiko bilkura egingo du asteartean, martxoak 28

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mar. 24a, 13:16
Udalbatzarra egingo dute asteartean Orion

Orioko Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorra bozkatuko dute astearteko udalbatzarrean

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 19:30ean hasiko da. Gai hauek aztertuko dira:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarraren 2016ko urriaren 25eko, azaroaren 29ko eta abenduaren 27ko ohiko bilkuretako akten zirriborroak.

2.- Onartzea, egoki bada, 2017-2018 ikasturterako Danbolin Musika Eskolako tarifak eta matrikula tasen erredukzioen arautegia.

3.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2017ko Aurrekontu Orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.

4.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2017ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

5.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udala Gipuzkoako Lurralde Historikoko herritarren partaidetzarako erakunde arteko espaziora atxikitzea.

6.- Onartzea, egoki bada, Jexux Mari Arriaranek ORIOKO GURE ESKU DAGO elkartearen izenean aurkeztutako mozioa, Orion 2017ko maiatzaren 7an herri galdeketa egiteari buruz, erabakitzeko eskubidearen gainean.

7.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!