karkara.eus

2018ko aurrekontuak modu irekian landu nahi ditu Foru Aldundiak, eta asteartean Orion izango da, herritarren ekarpenak jasotzeko

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Oriora maiatzaren 16an etorriko dira, asteartearekin, eta Herriko Plazan karpa pare bat jarriko dute,  10:00etatik 19:00etara.

Iaz bezala, aurrekontu irekiak landu nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta, horretarako, herriz herri ari da bisitak egiten, Gipuzkoako herritarren iritziak eta ekarpenak jasotzeko. Maiatzaren 2an hasi zen horretan eta dagoeneko bisitatu dituzte herri batzuk.

Maiatzaren 16an, Orion

Oriora maiatzaren 16an etorriko dira, asteartearekin, eta Herriko Plazan jarriko dute karpa pare bat. Karpak bertan izango dira 10:00etatik 19:00etara, eta herritar guztiak gonbidatuta daude bertatik pasatzera, ekimen honen berri jakiteko eta beren proposamenak egiteko.

Ekarpenak jasotzeko prozesuak bi hilabete iraungo du aurten eta, guztira, Gipuzkoako 37 herri bisitatuko dituzte Foru Aldundiko arduradunek, iaz baino 21 gehiago.

Ekarpenak jasoko dira, baita ere, tokian tokiko erregistroetan, Gipuzkoa plazako Herritarren Arretarako Gunean eta internet bidez.

Guztira 300.000 esku orri bidali ditu Foru Aldundiak Gipuzkoako etxeetara eta horiek dira bete eta karpara eraman behar direnak.

16 urtetik gorakoak

Proposamenak 16 urtetik gorako herritarrek eta kolektiboek aurkeztu ahal izango dituzte. Iaz parte hartu zutenen adina, bataz beste, 45 urtetik gorakoa izan zen eta, horregatik, gazteak erakarri nahi dituzte aurten Gipuzkoako Foru Aldunditik.

Arratsaldean, ikastolakoekin

18:00etan, berriz, bilera egingo dute Imanol Lasa diputatuak eta Joseba Muxika Partaidetzako zuzendariak Orio Herri ikastolako guraso, irakasle, langile eta zuzendaritzako kideekin. HHko eraikinean egingo da bilera.

Informazio gehiago

Udaleku Irekien egitasmo honi buruzko informazioa eta aholkularitza ere eskaintzen du Gipuzkoako Foru Aldundiak partaidetza@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan eta 943 11 39 60 telefono zenbakian. Edozein zalantza edo informazio-eske bertara bideratu daiteke.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa