Jare Zinkunegi Gozategik irabazi du 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' kanpainaren apirileko saria

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mai. 16a, 15:24
Jare Zinkunegi irabazlea.

Herritarrek euskarazko liburu gehiago irakurtzea du helburu kanpainak.

Udalak eta Euskaltzaleen Topaguneak elkarlanean antolatu duten 'Irakurri, Gozatu eta Oparitu' egitasmoan parte hartzen dutenen artean bi zozketa egiten dira: bat apirilaren bukaeran eta bestea maiatzaren bukaeran. Irabazleak euskarazko liburu bat erosteko txeke bat eskuratzen du, 30 eurokoa, Orioko liburu denda batean gastatzeko

Apirileko zozketa egin da udal liburutegian, eta irabazlea honako hau izan da: Jare Zinkunegi Gozategi (Karkarak utzitako argazkia).

Zorionak, Jare, eta segi horrelaxe, udal liburutegia erabiltzen eta euskarazko liburuak irakurri eta gozatzen!

Euskarazko liburuak irakurtzea sustatzeko kanpaina

Apiriletik maiatzera bitartean egiten ari da aurtengo 'Irakurri, gozatu eta oparitu' egitasmoa.

Herritarrek euskarazko liburu gehiago irakurtzea bultzatzen du kanpainak. Gaur egun euskaraz irakurtzeko aukera zabala dute bai haurrek eta bai helduek eta, kanpainaren bidez, oriotarrak bultzatu nahi ditu Udalak, euskarazko liburu horiek irakurri eta gozatzera.

Horrez gain, kanpainak beste bi helburu ere baditu: herritarrak udal liburutegira hurbiltzea eta herriko liburu-dendetan euskarazko liburuen kontsumoa sustatzea.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!