karkara.eus

Etxeetako lapurreten prebentzioa bultzatu nahi du Orioko Udalak

Erabiltzailearen aurpegia   gizartea

Orion ez dute sumatu horrelako lapurretak ugaritu direnik.

Eskualdeko hainbat herritan (Zarautz, Zumaia…) ugaritu egin dira azken aldian etxeetan egindako lapurretak. Hori dela-eta, Ertzaintzak ohar bat kaleratu du herri horietan zabaltzeko. Zarautzen, esaterako, herriko portaletan jarri du oharra, jendeari kontuz ibiltzea eskatzeko (ikusi irudia).

Orion ez dugu sumatu horrelako lapurretak ugaritu direnik; baina, hala ere, neurri prebentibo gisa, Udalak erabaki du ohar hau publikatzea, herritarrak kontzientziatzeko, beti ondo dator-eta oinarrizko aholkuak gogoraraztea.

Oinarrizko aholkuak

Etxeetako lapurretak prebenitzeko, hiru oinarrizko aholku ematen ditu Ertzaintzak kaleratu duen oharrak:

  • Aterik ez irekitzea ezezagunei. Inoiz ez zabaldu atea ezezagunei, eta eduki beti itxita bai etxeko atea eta bai portalekoa.
  • Atea beti giltzatuta utzi. Etxetik denbora gutxirako baldin bazoaz ere, eta segituan etortzea pentsatzen baduzu ere, BETI itxi atea giltzarekin.
  • Autoarekin garajetik ateratzerakoan, begiratu ispilutik ea norbait sartzen den.

Deitu udaltzaingora edo Ertzaintzara

Susmoren bat izanez gero, deitu Orioko udaltzaingora (943 830 028) edo Zarauzko Ertzainetxera (943 538 900).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa