Ane Arruti abeslari zarauztarrak kontzertua emango du kultur etxean ekainaren 9an

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko mai. 29a, 18:21

Dagoeneko hartu daitezke kontzerturako gonbitak, Orioko Kultur Etxean.

Kontzertua ekainaren 9an izango da, ostiralarekin, eta 22:30ean hasiko da. Sarrera doan bada ere, gonbita hartu behar da aldez aurretik, aretoaren aforoa mugatua delako. Udalak 100 gonbita prestatu ditu eta dagoeneko eskura daitezke kultur etxean bertan. Emanaldira joan nahi dutenek, hortaz, hobe dute garaiz eskuratu beren gonbita, gabe ez geratzeko.

Ane Arruti, 'Arrutiko Intxaurrak'

'Arrutiko Intxaurrak' izenarekin aurkezten da jendaurrera Ane Arruti zarauztarra. Gitarra akustikoarekin kantatzen du eta badaramatza urte batzuk bere bidea egiten musikaren munduan.

Ane Arrutik bere kantak konposatzen ditu eta, horrez gain, euskal talde batzuen kanta ezagunen bertsioak ere egiten ditu. 2012an atera zuen sei kantuz osatutako maketa bat, hemen entzun daitekeena:

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!