Tomaxen abenturak taldearen 'Hiru ipuin' ikuskizuna izango da ostegunean Abaromendin

19:30ean hasiko da ikuskizuna, Sukia tabernaren aurreko zabalunean.

Udako programaren barruan Udalak haurrentzako ekitaldi bat antolatu du abuztuaren 24an, ostegunarekin: Tomaxen abenturak taldeak Hiru ipuin izeneko ikuskizuna eskainiko du, 19:30ean hasita, Abaromendin, Sukia tabernaren aurreko zabalunean.

Hiru ipuin ikuskizuna

Muxugorrik Tomax konbentzituko du liburutegira joateko. Han antzerkiak sortuko dituzte ipuinekin eta, beraz, TxanogorritxuHiru txerritxo eta Hamelingo txirularia antzeztuko dituzte, beren erara.

Antzezlan familiarra da, gurasoek eta haurrek elkarrekin gozatzeko modukoa. Egokia da 4 urtetik aurrerako haurrentzat.