Euri-urak eta ur zikinak bereizteko lanak egiten ari dira Gipuzkoako Uren Partzuergoa eta Orioko Udala

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2017ko ira. 22a, 11:29

Momentu honetan Itsas Etxearen aurrealdean ari dira lanean.

Gipuzkoako Uren Partzuergoa eta Orioko Udala ur zikinen saretik euri urak bereizteko lanak egiten ari dira herriko zenbait tokitan.

Momentu honetan Itsas Etxearen aurrealdean ari dira lanean, argazkian ikusten den bezala, eta gero Ibaiondo pasealekuan –N-634 azpiko zubiaren ondoan– eta Kale Nagusia eta Eusko Gudari kalea juntatzen diren tokian jardungo dira.

Lan horiek  15.697 euroko aurrekontua dute –BEZik gabe– eta honela ordainduko dira: %55 Gipuzkoako Uren Partzuergoak eta %45 Orioko Udalak. Ur zikinen eskumena Gipuzkoako Uren Partzuergoarena da, Udalarekin sinatuta daukan Ziklo Integraleko Hitzarmenaren bidez. Euri-uren sarearena, berriz, udalaren eskumena da.

Lan horien bitartez, Udalak gutxitu egin nahi du Zarautzera ponpatzen den eta gero araztu behar den euri-uren bolumena. Horrela, herriko ur-sarea eraginkorragoa izango da eta, ingurumenaren aldetik, egokiagoa.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!