Dagoeneko erabilgarri dago Dikeko komun berria

Komuna egunero izango da erabilgarri, 8:00etatik  22:00etara

Dagoeneko funtzionatzen ari da Udalak Dikeko parkean jarritako komun berria.

Aurreikusita zegoen bezala, instalazioaren kostua –obra zibila eta komuna bera– 50.000eurokoa izan da guztira.

Erabilgarri 08:00etik 22:00etara

Komuna egunero izango da erabilgarri, 8:00etatik  22:00etara. Komun hau, Udalak orain arte instalatuta dauzkanak ez bezala, barrutik blokeatu behar da botoi bati sakatuta.