Astelehenean hasiko dira Estropalari kaleko obrak

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2018ko urt. 25a, 10:40

Lanak irauten duen bitartean Estropalari kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Bikamiotako errotondatik txaletetako bidegurutzera arte.

Urtarrilaren 29an, astelehenarekin, hasiko dira Estropalari kaleko irisgarritasuna eta saneamendua hobetzeko lanak.

Egingo diren lanen aurrekontua 136.000 eurokoa da eta Lurkide Hondalanak enpresak egingo ditu. Obrak 6 astetan bukatzea aurreikusten du Udalak.

Saneamendua eta irisgarritasuna hobetu

Egingo diren lanak hauek dira: Estropalari kaleko sanemanedua eta ur-hodiak berritzea, espaloiak zabaldu eta berritzea, argiteria publikoa hobetzea eta errepidea asfaltatzea.

Obraren ondoren, aldaketa izango da aparkalekuetan ere: gaur egun baterian dagoen aparkaleku-zatia lineakoa bihurtuko da.

Lanak irauten duen bitartean Estropalari kalea itxita egongo da ibilgailuentzat Bikamiotako errotondatik txaletetako bidegurutzera arte.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!