Udalbatzarrak ezohiko bilkura egingo du asteazkenean, otsailak 21

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2018ko ots. 19a, 10:28

Bilkura udalbatzarraren aretoan izango da, udaletxean, eta 20:15ean hasiko da.

Gai hauek aztertuko dira udalbatzarrean:

1.- Irakurri eta onartzea, egoki bada, udalbatzarrak 2017ko abenduaren 27an egindako ohiko bilkurako aktaren zirriborroa.

2.- Onartzea, egoki bada, Orioko Udalaren 2018ko aurrekontu orokorra eta aurrekontuaren exekuzioari buruzko udal araua.

3.- Onartzea, egoki bada, Udalaren 2018ko plantilla organikoa eta lanpostuen zerrenda.

4.- Onartzea, egoki bada, Orioko Sozialisten udal taldearen mozioa: Alokairuzko etxebizitzak, gazteei lehentasuna emanez.

5.- Eskariak eta galderak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!