Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko teknikari lanpostuaren azterketaren emaitzak ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2018ko mai. 8a, 16:15

Deialdiaren barruko bigarren azterketa, aurrekoa gainditu dutenentzat, maiatzaren 21ean izango da, 11:00etan, Orioko kultur etxean.

Udalak abian daukan Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko teknikari-lanpostuaren deialdiaren barruan, lehen azterketaren emaitzak publikatu zituen apirilean. Emaitza horiei erreklamazioak aurkezteko epearen barruan bi erreklamazio aurkeztu ziren eta, horiek aztertu ondoren, HAEE/IVAPek emandako txostena aintzakotzat hartuta, aldaketak izan dira eta orain behin betiko emaitzak publikatu ditu Udalak:

Lehen azterketaren behin betiko emaitzak, berrikusketaren ondoren; eta bigarren ariketaren deialdia (PDF)

Lehen azterketaren erantzun zuzenak, berrikusketaren ondoren (PDF)

Bigarren azterketa, maiatzaren 21ean

Deialdiaren barruko bigarren azterketa, aurrekoa gainditu dutenentzat, maiatzaren 21ean izango da, 11:00etan, Orioko kultur etxean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!