Erria txikota!

Kiroldegia beteta Kilometroak-en aldeko eskubaloi partidatan

Argazkia: Aiala Zarautz

Giro ederra egon zen Bera Bera–Aiala eta Amenabar Zarautz–Bidasoa partidatan

Kiroldegiko harmailak beteta egon ziren abuztuaren 27an, asteazkenean, Kilometroak jaiaren alde ospaturiko eskubaloi partidatan. Bera–Berak eta Zarauzko Aialak batetik, eta Amenabar Zarautzek eta Bidasoa Irunek bestetik, lagunartekoak jokatu zituzten Karelan.

Emakumeen arteko partidan, zarauztarrak lehen zatian aurretik jarri baziren ere, donostiarrak gailendu ziren 19-29ko emaitza eginez. Bigarren partidan, Bidasoan jokatzen duen Jon Azkue eta Amenabar taldean aritzen diren Atorrasagasti anaiak elkarren aurka jokatzen ikusteko aukera egon zen. Berdinketarekin amaitu zen partida, 21-21.

Antolakuntzak Bera Bera, Bidasoa eta Aiala eta Amenabar Zarauzko taldeei eskerrak eman nahi dizkie, pozteko modukoa izan zelako Kiroldegia bete-bete ikustea, eta giroa gori-gori.

Erlazionatuak

Pauso bat auzolanean

Orio

Goienetxe Fundazioak adimen urritasuna duten pertsona helduekin egiten du lan, eta fundazioak Kilometroak 2014 Jaiaren antolakuntza lanetan laguntz...
Eskubaloi partidak KIlometroak jaiaren alde!

Erabiltzailearen aurpegia Orio

Abuztuaren 27an Bera Bera - Gipuzkoako konbinatua eta Amenabar Zarautz - Bidasoa Irun partidak izango dira Karela kiroldegian.
Lehen mailako derbya Kilometroak jaiaren alde

Orio

Lagunartekoa abuztuaren 15ean izango da, arratsaldeko 18:00etan, Zarautzen
Ikastola eta Arraun Elkartearen arteko hitzarmena

Erabiltzailearen aurpegia Orio

Ikastolaren eta Arraun Elkartearen hitzarmena sinatu dute, elkarlanean hainbat dinamika aurrera eramateko asmotan
Erria txikota! aldizkariaren lehen alea kalean da!

Erabiltzailearen aurpegia

Orioko etxe guztietara eta Gipuzkoako ikastoletara bidali da. Halaber, sarean ere zintzilikatu dugu http://www.kilometroak.net/aldizkaria-kmk2014 h...

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 36 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!