Berdinduz programaren aurkezpena, larunbatean

Karkara 2015ko abe. 18a, 08:47

Kiroleko eta aisialdiko jardueretan normaltasunez aritzeko zailtasunak dituztenek berdintasunean parte hartzea helburu duen programa da Berdinduz, boluntariotzan oinarritzen dena. Larunbatean aurkeztuko dute, 11:00etan, kultur etxean.

Larunbatean, abenduaren 19an, goizeko 11:00etan hasita, Kirola eta aisialdia denontzat izeneko hitzaldia izango da Orioko kultur etxean. Berdin-berdin kirol elkarteak 2016an martxan jarriko duen Berdinduz programa aurkeztuko dute gai horri lotuta.

Bi hizlari izango dira, Miren Salsamendi eta Itsaso Nabaskues. Bata, Berdin-berdinak kirol elkarteko presidentea da eta, bestea, Kirol Egokituko Federazioko ordezkaria. 

Berdinduz proramarekin kiroleko eta aisialdiko jardueretan normaltasunez aritzeko zailtasunak dituztenei aukera eman nahi diete berdintasunean parte hartzeko. Baina, horretarako, boluntarioak behar dira, laguntza hori emango dietenak. Hortaz, Berdinduz programa boluntariotzan oinarritzen da.

Gaian interesa duten guztiak gonbidatzen ditu elkarteak ekitaldira. Larunbatean, 11:00etan, kultur etxean. Gutxi gorabehera bi orduko iraupena izatea aurreikusten dute. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!