Orioko gizonezkoen traineru nagusiak VI. Antiguako Ama estropada irabazi du asteburuan

Karkara 2017ko mai. 29a, 15:59
Oriotarrak bandera irabazi dutela ospatzen. (IƱaki Suarez Calleja)

Orio B trainerua 12. postuan sailkatu da, aurre denboraldiko estropadan.

Traineruak aurre denboraldiko estropadak jokatzen ari dira, eta gizonezkoetan Orio Arraunketa Elkarteako ontzi nagusiak eta emakumezkoetan San Juan Koxtapek irabazi zuten larunbatean, Ondarroako VI. Antiguako Ama bandera. 24 traineruk parte hartu zuten estropadan, eta taldeei denboraldia prestatzen jarraitzeko balio izan zien.

Gizonezkoetan, Jon Salsamendik zuzendutako mutilek 19 minutu eta 43 segundo behar izan zituzten estropada burutzeko. Bigarren egin zuen Bermeok, 6 segundo baino zertxobait gehiago behar izan zituen bere lanak amaitzeko. Orio B taldea 12.na izan zen.

Estropada bukatu ostean, Eneritz Basurko Ondarroako Udaleko zinegotziak eman zion bandera Orioko patroiari, uretan bertan. Ikusle asko bildu zen Ondarroako kai muturrean.

SAILKAPENA
1.- Orio A 19:43,06
2.- Bermeo 19:49,55
3.- Kaiku A 20:06,58
4.- Santurtzi 20:09,27
5.- Isuntza 20:16,09
6.- San Pedro 20:16,66
7.- Deustu A 20:19,77
8.- Ondarroa 20:23,57
9.- Lapurdiko Arraun Taldea 20:28,36
10.- Getaria 20:31,75
11.- San Juan 20:32,86
12.- Orio B 20:33,84
13.- Portugalete 20:43,16
14.- Hondarribi 21:12,48
15.- Donostiarra 21:19,38
16.- Arkote 21:19,98
17.- Lutxana 21:23,08
18.- Kaiku B 21:29,80
19.- Deustu B 21:53,44
20.- Getxo 22:01,32

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!