Orioko gizonezkoen txalupak Espainiako Traineru Txapelketa jokatuko du, asteburuan

Karkara 2017ko abu. 2a, 18:44
Orioko gizonezkoen traineru nagusia.

Kantabriako Castro Urdiales herrian jokatuko da Espainiako Traineru Txapelketa.

Azken astetan Espainiako Traineru Txapelketa arraunzaleen eta arraunlarien ahotan izan da. Izan ere, ezbaian egon da astebururako aurreikusita zegoen txapelketaren etorkizuna, baina gaur goizean txapelketa jokatuko dela jakinarazi du Espainiako Arraun Federazioak. Kantabriako Castro Urdiales herrian izango da hitzordua, eta Orio Arraunketa Elkarteko gizonezkoen trainerua bertan izango da.

Espainiako Traineru Txapelketa Espainiako Federazioak eta Kantabriako arraun federazioak antolatuko dute, Castreña arraun elkartearekin  eta Castro Urdialeseko Udalarekin elkarlanean. Gizonezkoen eta emakumezkoen lehia jokatuko dira, eta maila bakoitzean zortzi taldek parte hartuko dute txapelketan.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!