Orioko eta Aiako ikastetxeetan ez dira eskolak emango elurragatik

Karkara 2018ko ots. 28a, 09:46

Gauean bota duen elurtearen ondorioz, zuri esnatu dira Orio, Aia eta eskualdeko herriak. 

Zaragueta Herri Eskola irekita dago, zerbitzu minimoekin. Ez dute eskolarik emango, eta jangela zerbitzurik ere ez da eskainiko.

Orioko Herri Ikastolak ohar bat zabaldu du goizean goiz gurasoei eskatuz umeak ikastolara ez bidaltzeko. Ohar berri baten bidez adierazi dute 11:00etatik aurrera itxita egongo dela Ikastola.

Aian, ohi bezala, elurtea Orion baino handiagoa izan da. Ondorioz, Lardizabal eskola eta Kimu haurreskola itxita daude.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!