Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko teknikari lanpostuarrako lehen proba apirilaren 13an egingo dute

Erabiltzailearen aurpegia Orioko Udala 2018ko mar. 5a, 12:20

Apirilaren 13an, 10:00etan, Karela kiroldegian egingo dute lehenbiziko hautaketa-proba maila ertaineko teknikari lanpostuaren deialdian onartutakoek.

Udalak onartu berri du onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda, Udaleko Gizarte zerbitzuetako eta berdintasun politikako departamentuko maila ertaineko teknikari lanpostuaren deialdiari dagokiona.

Horrekin batera publiko egin du noiz izango den lehenbiziko hautaketa-proba: 2018ko apirilaren 13an, 10:00etan, Orioko Karela kiroldegian (Erribera kalea, 1).

Azkenik, Udalak publiko egin du, baita ere, lehiaketa-oposizio horren epaimahaia zeintzuk osatzen duten.

Hori guztia iragarki baten bidez erabaki eta jakinarazi du Udalak.

Zehaztasunak ikusteko, deskargatu iragarkia (PDF).

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!