B. Ibaieta: “Mutiozabalek errio bazterraz gozatzeko aukera eskaini behar die oriotarrei”

Karkara 2018ko eka. 5a, 13:03

Ostegun honetan, Ekainak 7, Beñat Ibaietak eta Lourdes Odriozolak Mutiozabal ontziolari buruzko bi hitzaldi emango dituzte Arraunetxen, honako izen generikoaren pean: Oria ibaiko ontziolen garrantzia historian gaur egun arte.

Euskal Herriko Unibertsitateko Uda Ikastaroen programaren barruan, Mutiozabal ontziolari buruzko bi hitzaldi antolatu dituzte Udalak eta EHUk elkarlanean. Bi mintzaldiak egun berean izango dira, ekainaren 7an, hain zuzen ere.

18:00etan, Lourdes Odriozola historialariak Oria ibaia, ontzigintzan eta bere misterioak hitzaldia emango du.

19:00etan, Beñat Ibaietaren txanda izango da, eta honako titulua du bere konferentziak: Mutiozabal ontziola: euskal itsas ondarearen azken altxorra.

Beñat Ibaieta Euskal Bateleroen elkarteko zuzendaria da, eta Mutiozabal ontziolaren arduraduna. Urrian argitaratu genuen aldizkarian elkarrizketa egin genion zumaiarrari, eta besteak beste, ontziolak etorkizunera begira eskaini ditzakeen aukerak azaldu zizkigun. Elkarrizketa hemen klik eginda irakur daiteke. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!