Traineru denboraldia 2018

Orio Arraunketa Elkarteko hiru traineruak aurkeztuko dituzte plazan, gaur 19:00etan

Karkara 2018ko eka. 28a, 09:48

Aurretik kimu mailako estropada jokatuko da errioan.

Gaur arratsaldean abiatuko dituzte herriko jaiak, eta ohiturari jarraituz Orio Arraunketa Elkarteak senior mailako hiru traineruak aurkeztuko ditu plazan, txupinazoaren aurretik. 19:00etan hasiko da aurkezpen ekitaldia, eta arraun elkarteko senior mailako arraunlariek, entrenatzaileek eta zuzendaritzako kideek parte hartuko dute.

Horren aurretik, kimu mailako traineru estropada jokatuko da errioan, Orio Arraunketa Elkarteak antolatuta.

Aurten denda Ibai Ondo ibilbidea
Bestetik, uda honetan ere Orio Arraunketa Elkarteak denda zabalduko du herrian, eta aurtengoan Ibai Ondo Ibilbidea kokatuta egongo da. Ostiraletan 17:00etatik 20:00etara egongo da denda irekita, eta larunbatetan 10:00etatik 13:30era. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!