Traineru denboraldia 2018

Iazko garaipena errepikatzen saiatuko da asteburuan Orio, Zarauzko uretan

Karkara 2018ko abu. 17a, 10:35

Eusko Label Ligako traineruek larunbatean, abuztuak 18, arratsaldeko 18:00etan jokatuko dute lehenengo jardunaldia. Bigarrena, igandean, hilak 19, izango da, goizeko 11:45etan; hau amaitzean ezagutuko da Zarauzko XVI. Ikurrinaren irabazlea.

Emakumezkoen traineruak ere hantxe izango dira, X Zarauzko Euskotren Ikurrina jokatzen, aurtengo sasoia amaitzeko. San Juan Iberdrola Arroxei Euskotren Saria emango zaie igandeko jardunaldia bukatuta. Orioko neskak denboraldiko lehenengo bandera erdiesten saiatuko dira.

Orio B ontzia, berriz, Kantabriako uretan lehiatuko da asteburuan. Laredon dute hitzordua larunbatean, goizeko 11:00etatik aurrera (XIV. Bandera Ayto. Laredo). Igandean, eguerdiko 12:00etan hasita, Santoñako XLVII. Bandera jokatuko dute Anjel Larrañagaren mutilek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!