Traineru denboraldia 2018

Zarauzko Ikurrina lortzeko bi segundora geratu dira Orioko emakumezkoak

Karkara 2018ko abu. 18a, 20:14

Zarauzko X. Ikurrina dago jokoan asteburu honetan, eta lehen jardunaldian San Juan izan da garaile, 11:08,26 segundorekin. Edonola ere, Oriok ez dizkio gauzak erraz utzi, eta uneoro gainean izan du. Azken luzearen bukaeran olatua hartu dute batelerek, eta bi segundoko aldearekin nagusitu dira. Arraun Lagunak eta Hondarribia, berriz, oso atzean geratu dira.

Bihar eguerdian jokatuko dute bigarren jardunaldia –eta Euskotren Ligako aurtengo azken estropada–, eta orduan erabakiko da bandera norentzat izango den. 11:45ean ekingo zaio, eta arraunean hasi aurretik, San Juanek ligako irabazlearen garaikurra jasoko du.

Argazkiak: Iban Egiguren

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!