Arantxa Egibar da Korrikeroak erronkako irabazlea

Karkara 2019ko mai. 8a, 12:00
Korrikeroak erronka antolatu zuten 21. Korrikaren harira. (Orioko AEK)

21. Korrikaren harira, Korrikeroak porra antolatu zuten Orion. Hala, 'Zergatik ez?' taldekoen artean, Korrikan ibilbide luzeena osatuko zuen kideak guztira zenbat kilometro egingo zituen asmatzea zen erronka. Eider Etxeberria izan da erantzun zuzenetik hurbilen geratu dena.

Apirilaren 12an, ostirala, pasatu zen 21. Korrika Oriotik. Horren harira, Korrikeroak porra antolatu zuen Orioko Korrika Batzordeak. Ondorengoa zen erronka: Zergatik ez? taldekoen artean, Korrikan ibilbide luzeena osatuko zuten kideek guztira zenbat kilometro egingo zituzten asmatzea. Hala, apustuak egin zituzten oriotarrek, eta AEK-k gaur jakinarazi du nor den irabazlea.

Zergatik ez? taldekoek 9 kilometro eta 400 metro egin zituzten, eta beraz, Arantxa Egibar da porran erantzun zuzenetik hurbilen geratu dena. Hain zuzen, 9 kilometroko ibilbidea osatuko zutela iragarri zuen. Otar bat irabazi du Egibarrek.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!