Orion jokatuko dituzte Donosti Cup txapelketako hainbat partida

Karkara 2019ko uzt. 4a, 17:30

Igandean hasiko da aurtengo Donosti Cup futbol txapelketa. Astelehenetik ostiralera, Orion jokatuko dituzte lehiaketako hainbat neurketa.

Igande honetan hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa. Astelehenetik ostiralera, uztailaren 8tik 12ra, hainbat partida jokatuko dituzte Orion; hain zuzen, Mendibeltz zelaian.

Mundu osko hainbat txokotatik etorritako neska-mutilek neurtuko dituzte indarrak Donosti Cup lehiaketan, egun osoan zehar. 10:00etan hasiko dituzte partidak. Lotura honetan ikus daitezke Orion jokatuko dituzten partiden ordutegiak.

Orioko bi taldek hartuko dute parte txapelketan; B-14 mailan batak, eta B-13 mailan besteak.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!