Seiko urrea

Karkara 2019ko ira. 3a, 17:30

Orioko emakumezkoen traineruko arraunlari Itziar Olasagastik iritzi artikulua idatzi du Berria egunkarian. Oriotarrak Kontxako Banderako bigarren jardunaldian Orioko neskek izango duten sei segundoko errentaren gainean hausnartu du artikuluan.

Astelehena, goizeko seiak. Nahi baino lehen jo du iratzargailuak. Nahi baino lehen diodan arren, nik jarritako orduan jo du, puntual, bere lana fin betez. Gosaldu eta bagoaz lanera oporren ondoren. Sei ordu igerilekuko sei kaleak zaintzen. Sei segundoren aldea daukagu datozen iganderako, eta sei egun geratzen dira bigarren jardunaldirako.

Sei segundo asko edo gutxi diren esango duen ezer zehatzik ez dago. Nori galdetu, hor dago gakoa. Aurretik dagoenak gehiago nahiko lituzke, eta atzetik dagoenak gutxiago. Batek aldea handituko luke, eta besteak berreskuratuko direla sinetsarazi. Denek amesten dugu, bakoitzak komeni zaion erara. Baina sei dira gure alde ditugun segundoak. Sei segundo eta 42 ehunen. Aukeran, nahiago alde izan aurka baino.

Jarraitu irakurtzen Berria.eus atarian

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!