'XUA GURASOEKIN ETXERA'

Abian da 'Xua gurasoekin etxera' sinadura bilketa

Karkara 2019ko urr. 1a, 13:30

Ostiralean aurkeztu zuten 'Xua gurasoekin etxera' abestia, Orioko plazan. Horrekin batera jarri zuten martxan sinadura bilketa, Patxi Uranga eta Olatz Lasagabaster presoak zein haien alaba Xua etxeratu ditzaten eskatzeko.

Iragan ostiralean, irailak 27, izan zen Xua gurasoekin etxera kantuaren aurkezpena, hileko azken ostiraleko elkarretaratzearen ostean. Herritar ugari bildu zen Orioko plazan, Patxi Uranga preso oriotarra eta haren bikote Olatz Lasagabasterra presoa aske utzi ditzaten eskatzeko. Izan ere, urtarrilean beteko ditu hiru urte haien alaba Xuak, eta legearen arabera, ezingo du gurasoekin espetxean bizitzen jarraitu. Hala, Usurbilera ekarriko dute. Horren harira sortu dute Xua gurasoekin etxera herri dinamika, gurasoak alabarekin batera etxera etor daitezen eskatzeko.

Abestiaren aurkezpenarekin batera abiatu zuten sinadura bilketa. Horretarako mahaia jarri zuten plazan, baina Internet bidez egiteko aukera ere izango da hemendik aurrera, change.org webgunean.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!