[BIDEOA] Pandemiaren osteko aurreneko paladak traineruan

Karkara 2020ko eka. 9a, 16:39

Orio AEko estropalariek osasun krisiaren osteko aurreneko entrenamendua egin zuten uretan atzo. Erlo telebistak erreportaje zabal hau egin du, arratsalde euritsuak utzitako irudiekin; tartean, uretatik hartutako irudiak ere badira, eta elkarteko kideen testigantzak ere bai: Jon Salsamendi, Nadeth Agirre, Gorka Aranberri eta Martxel Aldai elkarrizketatu zituzten, txalupak uretara bota aurretik.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!