Ostiralean amaitu zuen ikasturtea Emakumeen Ahalduntze Eskolak

Karkara 2020ko uzt. 1a, 16:01

Iazko urrian abiatu zuten euren jarduna, eta udako oporraldiaren ondoren, irailean bueltan izango direla iragarri zuten.

Ekainaren 26an amaitu zuen ikasturtea Emakumeen* Ahalduntze Eskolak. Bidelagun izandako parte hartzaile eta laguntzaile guztiei babesa adieraziz eman zuten bukatutzat aurtengoa.

Udan norberak bere borondatez zerbait egin nahiko balu, udal liburutegiko apal moreetara jotzeko proposatu dute.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!