Gaur izango da Memoriaren bulegoa irekita egongo den azken eguna

Karkara 2020ko aza. 11a, 09:44

Arduradunek azaldu dutenez, aurrerantzean ere izango da Aranzadikoei testigantzak helarazteko aukera. Indarkeria politikoak herrian eragin duen sufrimenduaren ikerketarako erabiliko dira jasotako bizipenak.

Aranzadik ikerketa abiatu du Orion, herrian indarkeria politikoak eragindako sufrimendua aztertzeko. Hala, azken asteetan Memoriaren bulegoa zabaldu dute asteazkenetan kultur etxean, herritarren bizipen eta testigantzak zuzenean jasotzeko.

Bada, gaur, azaroak 11, izango da bulegoa zabalik egongo den azken eguna. 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara izango da irekita, kultur etxeko aurreneko solairuan.

Dena den, aurrerantzean ere ikerketan parte hartu nahi duten herritarrek izango dute aukera Aranzadikoekin harremanetan jartzeko: 943 466 142 / memoria@aranzadi.eus.

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!