Ahitu dira Zetak taldea ikusteko sarrerak

Mireia Galarza Bastida 2020ko abe. 9a, 16:14

16:00etan jarri dituzte saltzen, eta orduerdi azpitik amaitu dira guztiak. Abenduaren 19an eskainiko du kontzertua Pello Reparazen taldeak. 

Abenduaren 19an eskainiko du kontzertua Zetak taldeak Kalera kiroldegia, eta dagoeneko ahitu dira sarrera guztiak. Gaur jarri dituzte salgai, 16:00ak aldera, eta ez dute asko iraun, 15 minutu inguruan erosi baitituzte herritarrek salgai zeuden sarrera guztiak. Pello Reparazen taldeak eskainiko duen kontzertuak, gainera, sarrerak eskuratzeko ilarak ere sortu ditu kultur etxearen kanpokaldean. 

Joan den azaroan aurkeztu zuen Orioko Udalak abenduko kultur agenda, eta garbi erakutsi zuen egungo egoeran kulturari "bultzada" ematen jarraitzeko konpromisoa mantendu nahi duela. 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!