Bideoa: Orioko abenduko udalbatzarra

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2020ko abe. 24a, 11:33

Atzo arratsaldean udalbatzarra egin zuten Orion, eta hainbat gai garrantzitsu onartu zituzten. Batetik,  Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntuala onartu zuten, Dike-Kofradia eremu urbanistiko ez-jarraitua biltzen duena. Horrez gain, udalbatzak erabaki zuen Eusko Gudari kaleko 54 eraikineko etxabeko merkataritza-lokala erostea, bertan Udaltzaingoaren egoitza berria jartzeko.

Udalbatzarrean jorratu ziren gai guztiak onartu ziren, baina eztabaida luzea sortu zuen Orioko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketa puntualak. Izan ere, EAJ abstenitu egin zen bozketan, ez zaiolako egokia iruditzen Dike-Kofradia biltzen dituen eremu urbanistikorako proposatzen den proiektua. Bideoan 30. minututik aurrera entzun daitezke proiektuaren nondik norakoak, EAJaren nahiz gainontzeko udal taldeen argudioak plan urbanistikoaren inguruan eta Dikeko Kontzertazio Batzordearen azalpena.
 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!