talai mendi trail

Talai Mendi Trail lasterketako dortsalak banatzen ari dira plazan

IƱigo Gaiton 2021ko mai. 22a, 12:09

Talai Mendi elkarteko kideak udaletxearen aurrealdean ari dira banaketa egiten. Gaur arratsaldean Iker Karrerari buruzko liburuaren aurkezpena izango da Arraunetxen, eta ekitaldirako gonbidapenak ere jarri dituzte eskuragarri.

Talai Mendi Trail lasterketan parte hartuko duten korrikalariak ari dira pixkanaka dortsalak jasotzen. Gaur, larunbatarekin, goizez eta arratsaldez egingo dute banaketa Talai Mendi elkarteko kideek; 11:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, hain zuzen ere. Iker Karreraren liburuaren aurkezpenerako gonbidapenak ere jarri dituzte eskuragarri plazan. Gaur arratsaldean izango da ekitaldia, 18:30ean hasita, Arraunetxen.

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!