Emakumezkoen eta gizonezkoen ontziak bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira Gipuzkoako Traineru Txapelketan

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko eka. 13a, 14:50
Oriotarren trainerua Donostiako portuan, atzean behe-lainoa ikusten dela. (Orio Arraunketa Elkartea)

Beteranoen txapelketa jokatu ondoren, behe-lainoa sartu da Donostian eta gizonezkoen eta emakumezkoen txandak atzeratu egin behar izan dituzte.

Gaur, goiz-eguerdi partean, jokatu da Donostian Gipuzkoako Traineru Txapelketa, traineru denboraldiko lehen txapelketa ofiziala. Ez ohiko lurraldeko txapelketa izan da; batetik, orain arte Gipuzkoako txapelketa uztailean jokatu izan delako eta, bestetik, behe-lainoa dela eta gizonezkoen eta emakumezkoen txandak atzeratu egin behar izan dituztelako.

Orio Arraunketa Elkarteko emakumezkoen eta gizonezkoen taldeek parte hartu dute lehian, eta bigarren eta hirugarren postuan sailkatu dira, hurrenez hurren. Emakumezkoen txapelketa Donostia-Arraun Lagunak taldeak irabazi du, Orioko neskei sei segundoko aldea aterata. Ziabogara arte bi taldeak pare-parean joan dira, baina azken luzean aurre hartu du Donostiako taldeak; Hala, 11:03:40 denbora egin dute donostiarrek eta 11:09,89 oriotarrek.

Gizonezkoen lehian, bestalde, Hondarribia nagusitu da gaurko txapelketan. Bidasoako taldeak gizonezkoen hirugarren txandan egin du arraunean Oriorekin batera, baina hasieratik estropadaren buruan jarri da. Oriotarrek lan ona egin dute; gertutik jarraitu diote Hondarribiari estropadako lehen luzean Donostiarrarekin batera, baina bigarren luzean ihes egin du traineru berdeak eta garaipena lortu du.

Hona hemen sailkapenak

GIZONEZKOAK
1.- Hondarribia 20:01,27
2.- Donostiarra 20:08,30
3.- Orio 20:25,73
4.- San Pedro 20:36,49
5.- Getaria 20:48,39
6.- Zarautz 20:51,95
7.- San Juan 20:57,75
8.- Zumaia 21:07,60
9.- Lapurdi 21:48,01
10.- Mutriku 21:59,85
11.- Hibaika 22:15,57
12.- Ilunbe 23:55,24

EMAKUMEZKOAK
1.- Arraun Lagunak 11:03,40
2.- Orio 11:09,89
3.- Tolosaldea 11:15,75
4.- Hondarribia 11:19,09
5.- Zumaia 11:20,88
6.- Donostiarra 11:23,76
7.- Hibaika 11:29,25
8.-  San Juan 11:33,78
9.- Zarautz 11:57,31
10.- Lapurdi 12:36,55

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!