Bihar emango zaie hasiera ETE eta KAE ligei Pasaian

Karkara 2021ko eka. 18a, 09:43

KAE 1 ligan izango da Orio AEren gizonezkoen bigarren txalupa. Denera, hamahiru traineru izango ditu lehiaketak.

Pasaian (Gipuzkoa) hasiko dute traineru denboraldia KAE eta ETE ligetako arraunlariek etzi. Hamahiru elkartek hartuko dute parte aurten KAE 1 ligan, eta tartean izango dira eskualdeko Orio, Zumaia eta Getaria. Zarauzko elkartearen gizonezkoen bigarren taldeak, berriz, KAE 2 ligan hartuko du parte. ETE ligari dagokionez, 11 traineru ureratuko dira aurten, eta tartean izango dira Zumaia eta Zarautz. Maila gorenetako lehiak, TKE eta Euskotren ligak, berriz, uztaileko lehen asteburuan hasiko dira.

Egutegia

  • Ekainak 19, larunbata:
    17:00. Tolosaldeko II. Ikurriña (ETE) Pasai San Pedron.
    18:15. Pasaiako XXXVI. Ikurriña (KAE 1), Pasai San Pedron.

  • Ekainak 20, igandea:
    11:20. Andoni Galarragaren oroimenezko estropada, Getarian.

  • Ekainak 27, igandea:
    10:10. Pasaiako VIII. Ikurriña (ETE). 
    11:20. V. Adegi-Fabrika bandera (KAE 1).

  • Uztailak 3, larunbata:
    16:30. Donibane Lohizuneko IV. Estropada (ETE).
    17:30. Donibane Lohizuneko XXIX. Estropada (KAE 1).

  • Uztailak 4, igandea:
    10:00. Sestaoko Udalaren III. bandera (ETE).
    11:30. Sestaoko Udalaren XX. bandera (KAE 1).

  • Uztailak 10, larunbata:
    17:00. Camargoko Udalaren XXIX. Bandera (KAE 1).
    Zehaztu gabe. Donostiarra bandera (ETE).

  • Uztailak 11, igandea:
    12:00. Isuntzako bandera Lekeition (ETE).

  • Uztailak 17, larunbata:
    12:00. Zumaiako XXXVI. Ikurrina (KAE 1). 
    18:00. Zumaiako Ikurrina (ETE).

  • Uztailak 18, igandea:
    12:00. Orio Kanpina III. Bandera (KAE 1).
  • Uztailak 24, larunbata:
    16:45. Marina de Cudeyo Gran Premio Dynasol XVI. Bandera (KAE 1).

  • Abuztuak 1, igandea:
    11:15. Errenteria Hiria Emakumeen Traineru Elkartea III. bandera (ETE). 

  • Abuztuak 7, larunbata:
    12:00. Ondarroako XXXVII. Bandera (ETE).
    17:30. Real Astillero de Guarnizo XVII. Bandera (KAE 1).

  • Abuztuak 8, igandea:
    11:30. XII. Getariako Estropada (KAE 1).

  • Abuztuak 14,  larunbata:
    12:00. Zarautz Arraun Elkartearen Emakumeen I. Ikurriña. (ETE).
    18:00. Castroko Bandera (KAE 1).

  • Abuztuak 15, igandea:
    11:30. ETE-Ciudad Castro Urdiales bandera (ETE). 
    12:15. Ciudad Castro Urdiales bandera (KAE 1).

  • Abuztuak 21, larunbata:
    16:50. Plentziako XXXII. Ikurriña (KAE 1).

  • Abuztuak 22, igandea:
    16:00. Ane Aizpuru Basterretxearen Oroimenezko I. Estropada (ETE).
    16:45. Bilbo Hiria estropada (KAE 1).

  • Abuztuak 28, larunbata:
    18:00.  Erandioko XXXIV. Bandera (ETE). 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!