Oriok atzoko emaitza irauli eta bandera eskuratu du

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 4a, 12:04
Argazkia: Orio AE

Estropada bikaina eginda, erraz gailendu dira gaur oriotarrak, eta atzoko irabazleari 05:52 segundo aterata, bandera irabazi dute. Justu-justu irabazi ere, lau ehunenekoren aldea egon baita bi taldeen artean atzoko eta gaurko estropadak kontuan hartuta.

Atzoko arantza kentzeko asmo garbiarekin hasi du estropada Oriok, eta estropada buruan jarri da hasieratik. Lehen luzean, laster parean jarri zaizkio Donostia Arraun Lagunak eta Hondarribia, eta hala iritsi dira lehen ziabogara. Atzerago iritsi da Donostiarra puntu horretara.

Aurreneko ziabogan batera atera dira Orio eta Arraun Lagunak; berehala, ordea, aldeak etorri dira. Oriok indartsu egin du arraunean, eta pixkanaka atzean utzi ditu gainerakoak. Erraz irabazi du estropada, 05:52ko aldea kendu diolako Donostia Arraun Lagunaki. Atzo, ordea, Arraun Lagunak taldeak 05:48 segundo atera zizkion Oriori. Hala, bandera lau ehunenekok erabaki dute.

Gaurko sailkapena

1. Orio: 11:09,42

2. Donostia Arraun Lagunak (+5)

3. Donostiarra (+11)

4. Hondarribia (+12)

 

Sailkapen orokorra

1. Donostia Arraun Lagunak 7 puntu

2. Orio Orialki 6 puntu

3. Donostiarra 5 puntu

4. Hondarribia 2 puntu

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!