Hirugarren egin dute gaur Orioko mutilek Eusko Label ligako bigarren jardunaldian

Onintza Lete Arrieta 2021ko uzt. 4a, 14:16
Oriotarrak, artxiboko irudian

Atzoko emaitza asko hobetu dute Orio Orialkikoek, tanda ere irabazita. Estropada ikusgarria izan da: bandera Hondarribiak eramango zuela bazirudien ere, azken unean Santurtzik lortu du.

Gaurkoan bai, Oriok erakutsi du bere indarra Coruñako uretan, eta hirugarren sailkatu da Eusko Label ligako bigarren jardunaldian, 20:49,64 denbora eginda. Bigarren tandan atera dira Orio Orialkiko mutilak, eta tanda irabaztea lortu dute, arraunean gogor eginda.

Hiru segundo azkarrago ibili da bigarrena, Santurtzi (20:46,88) eta irabazleak, Urdaibaik, hamar segundo atera dizkio Oriori (20: 39,18).

Lehia ikusgarria egon da taldeen artean, bandera azken-azken unean erabaki baita. Izan ere, Hondarribia nagusitu zen atzoko estropadan, eta bazirudien hark lortuko zuela bi jardunaldiak kontuan hartuta garaipena. Ordea, gaur ez da fin ibili –hamargarren helmugaratu da 21:05,88 denbora eginda–, eta Urdaibaik lortu du gaurko estropada irabaztea. Bandera, berriz, Santurtzira joan da.

Sailkapen orokorrean ere, estropadarik irabazi ez duen taldea jarri da buru, Santurtzi, bigarren eginda bai atzo, bai gaur.

SAILKAPEN OROKORRA

1. SANTURTZI TRANSPORTES Y GRUAS AGUADO 22
2. ZIERBENA BAHIAS DE BIZKAIA 19
3. DONOSTIARRA AMENABAR 17
4. BERMEO URDAIBAI AVIA 16
5. ORIO ORIALKI 16
6. GO FIT HONDARRIBIA 15
7. CLUB DE REMO DE ARES 12
8. ONDARROA CIKAUTXO 9
9. CR CABO DA CRUZ 9
10. ZARAUTZ GESALAGA-OKELAN 8
11. LEKITTARRA ELECNOR 7
12. SD TIRÁN PEREIRA 6

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!