Bigarren egin dute Orioko neskek Donostian

Amaia Urbieta Arruti 2021ko uzt. 10a, 17:55
Lekeition bandera irabazi zuten oriotarrek.

Ia estropada osoan oso gertutik jarraitu dio Orio-Orialkik Arraun Lagunaki, baina, azkenean, aldea handitu eta bigarren geratu dira, irabazleagandik ia zazpi segundora, oriotarrak. 

Estropada gogorra jokatu dute gaur Kontxako uretan oriotarrek. Ligako hirugarren estropadan, laugarren kaletik atera da traineru horia. Lehen luzearen erdia segundo beraren barruan egin dute lehen luzea Orio-Orialkik eta Arraun Lagunakek. Ziabogara lehenago heldu dira donostiarrak, eta bi segundoko aldeaz jarraitu dio atzetik Oriok bigarren luzean. Oriotarrek gogor borrokatu dute eta estutu dituzte donostiarrak, baina, apurka-apurka aldea handitzen joan da, eta azkenean donostiarrak baino ia zazpi segundo beranduago gurutzatu dute helmuga. 

Horrela geratu da gaurko sailkapena:

1 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK 05:28     10:59,22 1
4 ORIO ORIALKI 05:32     11:06,12 2
3 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 05:35     11:10,16 3
2 DONOSTIARRA LACTURALE 05:34     11:11,70 4

Horrenbestez, sailkapen orokorrean lehen baino alde handiagoa ateratzen dio gaur-gaurkoz Arraun Lagunakek Oriori. 

1 DONOSTIA ARRAUN LAGUNAK 11
2 ORIO ORIALKI 9
3 DONOSTIARRA LACTURALE 6
4 HONDARRIBIA BERTAKO IGOGAILUAK 4

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!