Euskotren eta Eusko Label ligetako estropadak Orion jokatuko dituzte larunbatean

Aiora LarraƱaga Solaberrieta 2021ko uzt. 14a, 16:18

Gizonezkoen Orio-Orialki taldeak bigarren txandan arraunean egingo du, sailkapen nagusia kontutan hartuta antolatzen dituztelako larunbatean jokatzen diren jardunaldietako txandak.

Larunbatean Orion jokatuko dira Eusko Label Ligako eta Euskotren Ligako jardunaldiak, eta gaur aurkeztu dituzten bi estropadak Orioko Udal Kanpinean: gizonezkoen Orioko XXXI. Estropada eta emakumezkoen Orio Kanpina IX. Bandera.

Azken urteetan bezala, estropadak itsaso zabalean jokatuko dituzte arraun taldeek, kanpoko kai-muturraren ondoan. 17:40ean hasiko da jardunaldia, Euskotren Ligako estropadarekin, eta, ondoren, 18:00etan, Eusko Label Ligako estropadei ekingo diete. Azken honetan, txandak sailkapen nagusiaren arabera banatuta egongo dira. Hona hemen txanda bakoitzeko parte hartzaileen zerrenda.

1. txandan
- Zarautz
- Tiran
- Ares
- Lekittarra

2. txandan
- Cabo da Cruz
- Ondarroa
- Orio-Orialki
- Bermeo Urdaibai

Ohorezko txandan
- Donostiarra
- Zierbena
- Hondarribia
- Santurtzi

 

KARKARAk zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Orain arte bezala, kalitatezko eduki libreak eskaini nahi dizkizugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, eta zure eskubidea. Izan zaitez KARKARAko laguntzaile, urtean 40 euro besterik ez dira!


Izan zaitez KARKARAko laguntzaile!